XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sarrera gero aurkezten den materiala baino zailagoa gerta daiteke, hizkuntzaren aldetik.

Orduan ikasleak nahastu egingo dira, edo denbora asko beharko dute eszena irudikatzeko, denbora hau ikasgaiaren helburuei egokiago ekiteko eman litekeelarik.

Aurkezpena goiko adibidea baino luzeagoa izanez gero, bietatik bat: edo sarrerak oso landua izan beharko du eta, ondorioz, suerta liteke hitz berak behin eta berriz errepikatzea edo, bestela, ahozko grabaketetan erabiltzen den baino hizkera esplizitoagoaz baliatu beharko dugu nahitanahiez.

Esate baterako, tresna sinple bat erabiltzeko argitasunak azaltzen dituen elkarrizketa aurkeztu nahi badugu, argi dago erabilitako hizkera ez dela izango, aurkezpena ikusizko lagungarririk gabe egin izan bagenu bezalakoa.

Bi desabantaila hauek indarrik gabe geratzen dira bideoa erabiliz edo, bideorik ez balego, diapositiben bitartez.

Areago, aldiz gertatzen da ikusizko beste lagungarriak bideoa baino hobeto egokitzen direla zenbait helburutara, artikulu honen lehen zatian ikusi dugun legez.

Nolanahi ere, ez zaigu asko kostako hobeto, eta baita merkeago ere, egin ditzakegun bide asko aurkitzea.

2.2- Informazio gehigarriak Ahozko edo ez-ahozko tresnez balia gaitezke mezu baten zenbait aspektu azpimarratzeko.

Keinu paralinguistikoak, buru eta eskuen mugimenduak batez ere, perpaus baten edo perpaus zati baten garrantzia azpimarratzeko erabiltzen dira sarritan.

Arbelean eginiko marrazki eta diagramak eta horiek bezalako beste trikimailu ez-ahozkoek funtzio bikoitza betetzen dute: alde batetik, ikusizko testuingurune egokia eskaintzen dute eta, bestetik, mezu baten zati batzu argitzeko erabil daitezke.

2.3.- Ikasleen jarrerak Keinuek eta aurpegiko espresioek sendotu egiten dituzte, eta aldiz ordezkatu ere bai, iritzi-adierazpide gramatiko eta fonologikoak.

Nolakoa da? galderari keinuz, kinadaz, eskuaren edo buruaren mugimenduz etabar erantzun lekioke.